BERRIAK

 

Non gaude? Zertan ari gara? Galdera horien erantzunak gure webguneko berrien atalean aurki ditzakezu. Bertan, enpresa gisa dugun jardueraren azken berrikuntzen berri izango duzue.

 

Foto de los asistentes al impact day

26/ 10/ 2023

ESCAPE BASK GARAI INVESTORSEN

 

 

Iragan urrian, Garaia Investors ekitaldian parte hartzeko aukera aurkeztu zitzaigun, Garaiako Teknologia Parkeak antolatuta. Parkeko edo kanpoko inbertitzaile potentzialei, proiektuak aurkeztea eta ezagutaraztea zen haren helburua. Ekitaldian, gainera, erakunde publiko eta pribatuen hainbat hitzaldi entzuteko aukera eduki genuen, lege- eta finantza-gaiei buruzkoak, hala nola "Startups-en Legea", ekintzaileentzat oso interesgarriak direnak.

Bennun, Escape Bask proiektuaren ordezkaritza izan genuen. Proiektu horrek turismoa eta kultura sustatzen ditu ihes-esperientzien bidez. Kasu honetan, orain arte izan duen ibilbidea aurkeztu zuen, zein puntutan dagoen eta etorkizuneko zer behar dituen bere negozio-lerroei begira. 

Oso interesgarria iruditu zitzaigun ekitaldi hau, balio handikoa gure kontaktu-sarea zabaltzeko eta gure proiektuak kanpoko pertsonei pittxeatzeko.

 

01/ 05/ 2023

BETWEEN

 

 

Bennutik No Art proiektua aurkezten dizuegu. Proiektu honek espazio artistiko berri eta disruptiboak sortu nahi ditu, estilo eta adierazpen artistiko desberdinak erabiliz. Proiektua 2023an jarri zen abian, Euskal Herrian, lehen helburu batekin: euskal kulturaren eta Hego Korean sortzen ari diren korronte artistiko berrien arteko lankidetza indartzea. Hego Korean egin dugun egonaldian, alde batetik, Harry Book Village-n «Between» izeneko kulturarteko erakusketa antolatu dugu maiatzaren 26, 27, 28 eta 29an. 11 artistaren ordezkaritza izan dugu, eta Korearen eta Euskal Herriaren artean erabat desberdinak diren estilo artistikoak nahas ditzakegu. Azalpenari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri artikulu osoa Linkedinen.

Hego Koreako egonaldian, alde batetik, "Between" izeneko kulturarteko erakusketa antolatu dugu Harry Book Village-n maiatzaren 26, 27, 28 eta 29an. 11 artistaren ordezkaritza izan dugu, Korea eta Euskal Herriaren arteko estilo artistiko guztiz desberdinak nahastu ahal izateko.

Erakusketari buruz gehiago jakin nahi baduzu artikulu osoa irakur dezakezu hemen Linkedin.

Foto de los asistentes al impact day
Foto de los asistentes al impact day

28/ 04/ 2023

LJ HEGO KOREA

 

 

Apiril honetan Hego Koreara iritsi gara, zehazki Seul hirira. Gure hirugarren eta azken Learning Journey da Bennu enpresa gisa.

Gure proiektuetan lan egiteko eta herrialdea ezagutzeko prest gaude eta nola ez Koreako kulturan murgiltzeko asmoz. Enpresa gisa dugun helburu nagusia gure proiektuak ikuspegi berritzaile eta ezberdin bat lortzea da. Asko eskertzen dugu esperientzia hau bizitzea eta batez ere gozatzea. 

Bennu prest dago erronka berri honetarako eta batez ere ikasteko!

 

30/ 03/ 2023

LJ INDIA 

 

 

Este marzo Martxoan gure ikasketa ibilbideari ekin diogu taldean. Gure lehen geldialdia India liluragarria izan da, kontrastez eta bizipenez betetako herrialdea.

Hiru astez euren kulturan sakondu ahal izateko pribilegioa izan dugu, lau hiri ezberdinetan, bakoitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz.

Indiako hilabete honetatik nabarmendu nahi dugun esperientzia, zalantzarik gabe, Calcutako Ama Teresa Etxean egindako hausnarketa astea da, bertan boluntario gisa egon gara gure denbora eskainiz. Horrez gain, Agrako gure “manifestu pertsonala” ere partekatu dugu taldean.

Gehiago jakin nahi baduzu, gure argitalpena irakur dezakezu Linkedin!

Foto de los asistentes al impact day
Foto de los asistentes al impact day

23/ 01/ 2023

MENTORIZAZIO PROGRAMA

 

 

Aste honetan irailetik lantzen ibili garen 6 proiektu aurkeztu ditugu, LEINNeko ekintzaileek eta graduatuek osatutako lehen mentoria programan parte hartzeko abagunea izanez. 

Programa honetan, aurretik LEINNen graduatutako hainbat arlotan esperientzia duten emakume ekintzaileek eta profesionalek bat egin dute gure proiektuak diseinatu eta bultzatzeko xedez. Eta hori posible izan da Xabi Muruari  esker.

Proiektu hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu irakurri artikulu osoa gure Linkedinen!!

 

25/ 12/ 2022

WE4ALL

 

 

Bi hilabete daramatzagu We4all izeneko programa batean parte hartzen. Programa honen ardatza ikuspegi soziala duten proiektu ekintzaileak bizkortzea eta sortzea da, dauden egoera sozial desberdinak ezagututa garatzen direnak.

Bigarren modulua izan da eta #krisiklimatikoa jorratu dugu,  BASKGravity Wave edo Sea Shepherd Global bezalako proiektu, ekintzaile eta enpresak bidelagun izanez.

Aurreko moduluan ez bezala, gugan eta gure eguneroko ekintzetan hain presente ez dagoen errealitate bat ezagutu dugu, eta gure ekintzak edo kontsumoak krisi klimatikoaren arazoa larriagotzen zenbateraino laguntzen ari diren birplantearazi digu.

Zenbateraino gara kontziente kontsumitzen dugunarekin?

 

Foto de los asistentes al impact day
Foto de los asistentes al impact day

31/ 11/ 2022

TXANDA

 

 

Tokiko merkataritza egoera larrian dago, jendeak gero eta joera handiagoa baitu online edo marka handietan erosteko.

Horregatik, Wommen herri bakoitzari egokitutako marketin estrategiak eskaintzen ditugu, deigarriak eta disruptiboak direnak, bai eta komunitatearekiko interaktiboak eta inklusiboak ere. Hiru hilean behin kanpainak egiten ditugu, urtaro bakoitzari eta hilabete horietako joera edo gertaerei egokituta.

Orain arte Oñatiko merkatarien elkartearekin ibili gara lanean eta herri berrietara zabalik gaude. Interesatzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan! GEHIAGO JAKIN

 

¡Periódico en el que salió nuestro proyecto!

10/ 10 / 2022

ESCAPE BASK

Joan den irailean Escape Bask proiektua lantzen hasi ginen, jadanik ibilbidea duena, baina Bennurentzat erabat berria dena. Escape Baskek escape esperientziei buelta bat eman nahi die; "escape room" gisa ezagunagoak dira, eta hiru osagai batzen dituzte: misterioa, turismoa eta abentura. Osagai horiek baliatuz, aire libreko esperientzia bihurtzen dira, eta hainbat leku bisitatzea ahalbidetzen dizute hilketa bat konpontzen duzun bitartean.

Proiektuari berriro ekiteko jarraitu nahi genuen estrategia planteatzen hastean, Escape Bask zer den azaltzeko ahotsa zabaldu behar genuela ikusi genuen, eta horregatik jo genuen Radio Euskadira. Urriaren amaieran, ostiraletako programazioaren barruko gaurkotasun tarte batean parte hartzeko aukera izan genuen, eta elkarrizketa labur bat egin ziguten. 8 minututan proiektuaren inguruko ilusioa helarazi genien entzule guztiei, ekimen honen inguruan jakin-mina izan zezaten eta probatzera anima zitezen.

24 / 04 / 2022

UKRANIA

 

Asteburu hau Donostia Kirolakekin batera antolatu ondoren, Altzako kiroldegian izan gara Ukrainaren aldeko erronka solidarioan.

Helburua Donostia eta Txernobil artean dauden 6.344 kilometroak bizikleta estatikoan egitea eta dirua biltzeko buelta egitea da. Ekitaldi honen bidez, herritar guztien eta Donostiako kirolaren babesa erakutsi nahi izan diogu egoera humanitario larri honi, eta dirua biltzen lagundu.

¡Periódico en el que salió nuestro proyecto!
Foto de los asistentes al impact day

08 / 04 / 2022

IMPACT DAY

 

Apirilaren 8an, Ione Oyangurenek eta Laia Polo Aldanondok antolatutako #ImpactDay ekitaldian parte hartzeko aukera izan zuten gure lankide batzuek. Bertan, osasun mentalari buruzko ikuspegia eta well-being-a eta bakoitzaren egonkortasuna sustatzeko hainbat erronka eskaini zitzaizkien.

Ekitaldi horretan Diversity4Equality hackathonaren enpresa babeslea ere bazegoen, eta irabazlea hautatzeko epaimahaia ere izan zen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gai hau bisibilitzatzeko halako Hackathonak antolatzen dituzten elkarteei, izan ere, garrantzi handikoa dela deritzogu eta beharrezkoa dela gizartean tabu diren gaiak joarratzea. Hurrengoetan parte hartzeko gogoz gaude!

 

31 / 03 / 2022

MALAGA

 

Aste honetan gure 4 taldekide, Miguel Letamendi Saez de Buruaga, Unai Mangado Santamaria, Ángela Sagredo Caballero eta Eva Aramendia Malagan izan dira TEAMLABSek antolatutako #atrevetemalaga hackathonean. Bertan, BeSoccer – Resultados de fútbol, #proyecto675 eta allmyhomes GmbH enpresek parte hartu dute.

Azken enpresa honentzat irtenbide bat garatu dute César Gusano Merinok planteatu dien problematikaren inguruan.

Gainera, tokiko enpresak bisitatzeko aprobetxatu dute, hala nola #cookingandbulishing edo #asociaciondejovenesempresarios.

Nuestros compañeros en el hackathon de Málaga
Cartel del evento en el que presentamos el documental

23 / 03 / 2022

LA RAÍZ DE LA FELICIDAD

 

Gaur aurkeztu diogu MTAko komunitateari Make It Yourseko taldeak (Alain Rodríguez Martija, June Zubiaurre Aranguren, José Miguel Silgo García eta María Fernández Martínez) azaroan #CostaRican Bennu Team Companyren izenean grabatutako dokumentala.

Askotan, zoriontasuna materialarekin edo gauza asko izatearekin lotzen dugu, baina benetan horrela al da? Costa Rica latinoamerika osoko herrialderik zoriontsuena dela jakinda, ez genuen aukera galdu nahi Zoriontasunaren sustraia zein den jakiteko. Horregatik, herrialde osoko errealitate desberdinetako 5 pertsona elkarrizketatu genituen, haien kultura pixka bat gehiago ezagutzeko eta mundu osoari erakusteko. Ikustera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta egiteko eta autokritika pixka bat egitera bultzatzeko.

 

18-19 / 03 / 2022

HACKATHON 24H

 

Gaur gure lankide batzuek esperientzia ahaztezina bizi izan dute, Weetbek. antolatutako 24 orduko hackathon batean parte hartzeko eta gozatzeko aukera izan baitute.

Hackathon horretan, Angel Cuesta Alonsok Agrimac – Agria Hispania. enpresari buruz planteatu dizkien arazo ezberdinetarako irtenbide bat garatu dute.

Weetberen antolakuntzari esker sekulako hackathona izan da eta asko eskertzen dugu Angel Cuesta Alonsok irakatsitako guztia!

Nuestros compañeros en el hackathon 24h de Weetbe
Evento en la universidad por el 8M

08 / 03 / 2022

8M

 

Gaur Bennu emakumeei babesteko altxatzen da. Ekitaldi bat antolatu dugu dinamika ezberdinak gauzatuz komunitatean, eta egun emakumeen egoerak transmititzen diguna kartel handi batean irudikatu ahal izan dugu.

   Ospakizun eta aldarrikapen egun berezia!

 

03 / 02 / 2022

HUBBLE PROGRAMA

Aste honetan Hubble programan parte hartu dugu, Mondragon Unibertsitatearen ekimen bat. Ekintzailetza sozialean murgiltzeko abagunea izan dugu gizarte arazo ezberdinak gertutik ikusiz eta kasu errealak bertatik bertara ezagutuz.

Berakah, Hermanas Hospitalarias España, Asociación de Jóvenes Trans Siendo Tú, Ihobe eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa bezalako enpresak bisitatu eta ezagutzeko aukera izan dugu.

Visitas a diferentes empresas
EU