BERRIAK
Non gaude? Zertan ari gara? Galdera horien erantzunak gure webguneko berrien atalean aurki ditzakezu. Bertan, enpresa gisa dugun jardueraren azken berrikuntzen berri izango duzue.

23/ 01/ 2023
MENTORIZAZIO PROGRAMA
Aste honetan irailetik lantzen ibili garen 6 proiektu aurkeztu ditugu, LEINNeko ekintzaileek eta graduatuek osatutako lehen mentoria programan parte hartzeko abagunea izanez.
Programa honetan, aurretik LEINNen graduatutako hainbat arlotan esperientzia duten emakume ekintzaileek eta profesionalek bat egin dute gure proiektuak diseinatu eta bultzatzeko xedez. Eta hori posible izan da Xabi Muruari esker.
Proiektu hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu irakurri artikulu osoa gure Linkedinen!!

25/ 12/ 2022
WE4ALL
Bi hilabete daramatzagu We4all izeneko programa batean parte hartzen. Programa honen ardatza ikuspegi soziala duten proiektu ekintzaileak bizkortzea eta sortzea da, dauden egoera sozial desberdinak ezagututa garatzen direnak.
Bigarren modulua izan da eta #krisiklimatikoa jorratu dugu, BASK, Gravity Wave edo Sea Shepherd Global bezalako proiektu, ekintzaile eta enpresak bidelagun izanez.
Aurreko moduluan ez bezala, gugan eta gure eguneroko ekintzetan hain presente ez dagoen errealitate bat ezagutu dugu, eta gure ekintzak edo kontsumoak krisi klimatikoaren arazoa larriagotzen zenbateraino laguntzen ari diren birplantearazi digu.
Zenbateraino gara kontziente kontsumitzen dugunarekin?

31/ 11/ 2022
TXANDA
Tokiko merkataritza egoera larrian dago, jendeak gero eta joera handiagoa baitu online edo marka handietan erosteko.
Horregatik, Wommen herri bakoitzari egokitutako marketin estrategiak eskaintzen ditugu, deigarriak eta disruptiboak direnak, bai eta komunitatearekiko interaktiboak eta inklusiboak ere. Hiru hilean behin kanpainak egiten ditugu, urtaro bakoitzari eta hilabete horietako joera edo gertaerei egokituta.
10/ 10 / 2022
SCAPE BASK
Joan den irailean Escape Bask proiektua lantzen hasi ginen, jadanik ibilbidea duena, baina Bennurentzat erabat berria dena. Escape Baskek escape esperientziei buelta bat eman nahi die; "escape room" gisa ezagunagoak dira, eta hiru osagai batzen dituzte: misterioa, turismoa eta abentura. Osagai horiek baliatuz, aire libreko esperientzia bihurtzen dira, eta hainbat leku bisitatzea ahalbidetzen dizute hilketa bat konpontzen duzun bitartean.
Proiektuari berriro ekiteko jarraitu nahi genuen estrategia planteatzen hastean, Escape Bask zer den azaltzeko ahotsa zabaldu behar genuela ikusi genuen, eta horregatik jo genuen Radio Euskadira. Urriaren amaieran, ostiraletako programazioaren barruko gaurkotasun tarte batean parte hartzeko aukera izan genuen, eta elkarrizketa labur bat egin ziguten. 8 minututan proiektuaren inguruko ilusioa helarazi genien entzule guztiei, ekimen honen inguruan jakin-mina izan zezaten eta probatzera anima zitezen.

24 / 04 / 2022
UKRANIA
Asteburu hau Donostia Kirolakekin batera antolatu ondoren, Altzako kiroldegian izan gara Ukrainaren aldeko erronka solidarioan.
Helburua Donostia eta Txernobil artean dauden 6.344 kilometroak bizikleta estatikoan egitea eta dirua biltzeko buelta egitea da. Ekitaldi honen bidez, herritar guztien eta Donostiako kirolaren babesa erakutsi nahi izan diogu egoera humanitario larri honi, eta dirua biltzen lagundu.


08 / 04 / 2022
IMPACT DAY
Apirilaren 8an, Ione Oyangurenek eta Laia Polo Aldanondok antolatutako #ImpactDay ekitaldian parte hartzeko aukera izan zuten gure lankide batzuek. Bertan, osasun mentalari buruzko ikuspegia eta well-being-a eta bakoitzaren egonkortasuna sustatzeko hainbat erronka eskaini zitzaizkien.
Ekitaldi horretan Diversity4Equality hackathonaren enpresa babeslea ere bazegoen, eta irabazlea hautatzeko epaimahaia ere izan zen.
Eskerrak eman nahi dizkiegu gai hau bisibilitzatzeko halako Hackathonak antolatzen dituzten elkarteei, izan ere, garrantzi handikoa dela deritzogu eta beharrezkoa dela gizartean tabu diren gaiak joarratzea. Hurrengoetan parte hartzeko gogoz gaude!
31 / 03 / 2022
MALAGA
Aste honetan gure 4 taldekide, Miguel Letamendi Saez de Buruaga, Unai Mangado Santamaria, Ángela Sagredo Caballero eta Eva Aramendia Malagan izan dira TEAMLABSek antolatutako #atrevetemalaga hackathonean. Bertan, BeSoccer – Resultados de fútbol, #proyecto675 eta allmyhomes GmbH enpresek parte hartu dute.
Azken enpresa honentzat irtenbide bat garatu dute César Gusano Merinok planteatu dien problematikaren inguruan.
Gainera, tokiko enpresak bisitatzeko aprobetxatu dute, hala nola #cookingandbulishing edo #asociaciondejovenesempresarios.


23 / 03 / 2022
LA RAÍZ DE LA FELICIDAD
Gaur aurkeztu diogu MTAko komunitateari Make It Yourseko taldeak (Alain Rodríguez Martija, June Zubiaurre Aranguren, José Miguel Silgo García eta María Fernández Martínez) azaroan #CostaRican Bennu Team Companyren izenean grabatutako dokumentala.
Askotan, zoriontasuna materialarekin edo gauza asko izatearekin lotzen dugu, baina benetan horrela al da? Costa Rica latinoamerika osoko herrialderik zoriontsuena dela jakinda, ez genuen aukera galdu nahi Zoriontasunaren sustraia zein den jakiteko. Horregatik, herrialde osoko errealitate desberdinetako 5 pertsona elkarrizketatu genituen, haien kultura pixka bat gehiago ezagutzeko eta mundu osoari erakusteko. Ikustera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta egiteko eta autokritika pixka bat egitera bultzatzeko.
18-19 / 03 / 2022
HACKATHON 24H
Gaur gure lankide batzuek esperientzia ahaztezina bizi izan dute, Weetbek. antolatutako 24 orduko hackathon batean parte hartzeko eta gozatzeko aukera izan baitute.
Hackathon horretan, Angel Cuesta Alonsok Agrimac – Agria Hispania. enpresari buruz planteatu dizkien arazo ezberdinetarako irtenbide bat garatu dute.
Weetberen antolakuntzari esker sekulako hackathona izan da eta asko eskertzen dugu Angel Cuesta Alonsok irakatsitako guztia!


08 / 03 / 2022
8M
Gaur Bennu emakumeei babesteko altxatzen da. Ekitaldi bat antolatu dugu dinamika ezberdinak gauzatuz komunitatean, eta egun emakumeen egoerak transmititzen diguna kartel handi batean irudikatu ahal izan dugu.
Ospakizun eta aldarrikapen egun berezia!
03 / 02 / 2022
HUBBLE PROGRAMA
Aste honetan Hubble programan parte hartu dugu, Mondragon Unibertsitatearen ekimen bat. Ekintzailetza sozialean murgiltzeko abagunea izan dugu gizarte arazo ezberdinak gertutik ikusiz eta kasu errealak bertatik bertara ezagutuz.
Berakah, Hermanas Hospitalarias España, Asociación de Jóvenes Trans Siendo Tú, Ihobe eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa bezalako enpresak bisitatu eta ezagutzeko aukera izan dugu.
