Gure proiektuak
POZTEN GARA ZU HEMEN IKUSTEAZ
Bennun hainbat alor, herrialde, kultura eta errealitatetan garatzen ditugu proiektuak. Proiektu horien bidez, eskalatzen joateko eta «proyectazo» deritzoguna sortzeko behar diren ezagutzak eskuratzen ditugu, pertsona, talde eta enpresa gisa hazteko.
Ekintzaile
Bezero aktiboak
Herrialde
mila euro fakturatuak
TEKIROLA
Tekirolan kirol arloko ekintza eta balorazio digitalen zerbitzuak eta proposamenak sortzen ditugu, egoera digitalera egokitu ez diren erakundeei digitalizazio estrategia bat ahalbidetzeko. Bestalde, kirol-erakundeen marketin-estrategiaren barruan, abonatuak fidelizatzeko programak diseinatzen ditugu.
Orain arte, Donostia Kirolarekin, Bilbo Kirolekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin batera lan egin ahal izan dugu, 138 kirol kluben eta 48 euskal kirol federazioren maila aztertuz 3 ikerlanen bidez.


INNZen belaunaldi berriak egokitzeko estrategiak sortzen ditugu, zehazki Z belaunaldira, hasieratik amaierara, gazte bidaiarienen adimena ulertuz. Belaunaldi aldakorra gara, eta horrela izango dira hurrengoak ere. Z-ren joeren azterketak egiten ditugu turismoan, produktu egokituak diseinatzen ditugu eta komunikazio/kanpaina planak egiten ditugu.
Badakigu ez dela erraza belaunaldi berri hau ulertzea, oso bat-batekoak izan gaitezke, baina guk elkar ulertzen dugu. Z-tik Z-ra, hori da behar duzun formula matematikoa. Hala ere, bidea ez da erraza, batzuetan Nintendotik Wiira aldatu behar da gure etengabeko aldaketara egokitzeko.
Guk eboluzionatzen dugu, zuek zergatik ez?
WOMM
Tokiko merkataritza egoera larrian dago, jendeak gero eta joera handiagoa baitu online edo marka handietan erosteko.
Horregatik, Wommen herri bakoitzari egokitutako marketin estrategiak eskaintzen ditugu, deigarriak eta disruptiboak direnak, bai eta komunitatearekiko interaktiboak eta inklusiboak ere. Hiru hilean behin kanpainak egiten ditugu, urtaro bakoitzari eta hilabete horietako joera edo gertaerei egokituta.


KONEKTA-TU
Konekta-tun belaunaldien arteko eten digitalari aurre egiten diogu Silver Belaunaldiarentzako alderdi teknologikoei buruzko prestakuntza saioen bidez.
Pandemiaren ondoren, telefono mugikorra erabiltzea ezinbestekoa izan da izapideak egin ahal izateko edo, besterik gabe, konektatuta egoteko. Horregatik konektatzen ditugu unibertsitateko gazteak eta Silver Belaunaldia smartphoneari buruzko oinarrizko hainbat alderditara bideratutako saioen bidez, haien egunerokotasuna erraztu ahal izateko.
Era berean, Guuk edo Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritzako Elkartea bezalako erakundeekin elkarlanean aritu gara proiektua erabat garatu ahal izateko.
ALBA MARKETING
Alba Biotech izeneko enpresa espainiarrarekin kolaboratzen dugu zuzenean. Enpresa horrek likidoetan substantzia estupefazienteak detektatzen dituzten produktuak diseinatzen eta merkaturatzen ditu. Gure lana zure enpresaren marketina eta brandinga diseinatzea eta garatzea da, dibertsifikatzeko eta irudi korporatiboa ezartzeko.


ESCAPE BASK
Escape Bask "scape street" esperientzia bat da eta zure autoarekin bi helmuga harrigarrietara joango zara. Bertan, Euskadiko edo Asturiasko kaletan Escape Room bateko erailketa kasu bat ebatziko duzu.
Etxera pakete bat iritsiko zaizu, lehen helmuga aurkitzen lagunduko dizuten lehen proba eta pistekin, eta kasua konpontzen ere lagunduko dizute. Esperientzia paregabea, berria eta berritzailea da, eta egun desberdina igaroko duzu.
Jolastera ausartzen zara?
MUJERES DE LA LUNA
Mujeres de la Luna proiektutik landa eremuko emakumeen proiektuak babesten ditugu, Ez Boluntariotza deitu diogun birsortze bidaia baten bidez. Boluntariotzat hartzen duguna aldatzeko, ahalik eta etikoena egiteko eta salvadorismo zuria alde batera utzita, gure helmugan dauden tokiko taldeekin batera ari gara lanean turismoa iraultzeko.
Uda honetan lehenengo Ez Boluntariotza burutu dugu Guatemalan, gure herriko Ik Ixok taldearekin batera. Bidaiariek turismoa eta tokiko ekintza landu ahal izan dituzte bi astez Atitlan lakuan, Guatemalan.
Orain, 2023ko Ez Boluntariotza prestatzen ari gara, eta proiektua helmuga berrietara hedatzeko lanean gabiltz.


GAZTENEK BERRI
Gaztenek Berri nekazaritzako elikagaien hezkuntzarako eta berrikuntzarako euskal programa bat da, lehen sektorearen aldaketaren liderrak sortzeko.
Gure helburua Gaztenek programara iristen diren gazte ororen prestakuntza handitzea da enpresa kudeaketan, digitalizazioan eta berrikuntzan, proiektu berritzaile bat abiapuntu izanik, eta sektorearen eta ingurunearen benetako erronkei eta beharrei erantzuteko jakin-mina eta gogoa piztea ere.
BEHIN BATEAN
Behin Batean proiektua argazkigintza tokiko kulturarekin eta biztanleria helduarekin lotzen duen proiektua da. Herriko denda txikietan egindako erakusketa baten bidez, pertsona horiei omenaldi bat eskaintzen zaie. Bertan, bizitzan zehar bizi izan dituzten pasarteak eta esperientziak kontatzen dizkigute, argazki erretratu bat ateratzeaz gain.

«Gure bilakaeraren arrakasta lankidetzaren mende egon da, lehiaren mende baino gehiago»
-Tara Brach
PARTE IZAN GAREN BESTE LANKIDETZA PROIEKTUAK

BASH
Bashen helburua pertsona bakoitzaren talentua ahalduntzea eta aurkitzea da, izateko libre sentituz eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekin mugimendu eta sormen espazioen bidez aldaketa bat eskainiz. Denok gozatzeko, sortzeko, mugitzeko eta loturak sortzeko aukera izan dezagun lan egiten dugu. Azken batean, beste ezeren gainetik inklusioa sustatzea.
Gaur egun bi gunetan ari gara lanean: bata Zarautzen eta bestea Arrasaten. Gainera, uda honetan udaleku inklusiboak egin ditugu.
LUMAC
Batu Elkartearekin elkarlanean aritu gara Lumacen proiektuan. Proiektu honekin, droneen hastapenei buruzko tailerrak ematen ditugu ikastetxeetan udalen laguntzarekin. Tailer horiek gazteak teknologia berrietarako eta sortzen ari diren azken teknologia joeretarako prestatzeko egiten dira, droneen kasuan bezala.


AMETSETAN
Luma Elkartearekin elkarlanean aritu gara Ametsetan proiektuan. Proiektu honetan euskararen erabilera sustatu nahi da udalarekin elkarlanean, ikastetxeetan egindako tailerren bidez. Ametsetan proiektuaren helburua gazteak euskararen erabileraren inguruan kontzientziatzea da, dinamika eta tresna berritzaileen bidez, herriko udalarekin batera proiektu errealak sortuz.